2024(e)ko martxoaren 25(a), astelehena

AZOKA SOLIDARIOA

 Kellesensa elkarteari laguntzeko ostiralean Azoka Solidarioa ospatu zuten LH6ko ikasleak. Giro paregabea sortu zen bertan eta jendearen erantzuna ere ederra izan zen. Bigarren hiruhilekoari amaiera emateko modu ezin hobea izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren eta beraien laguntza apurra jarri zuten denei!








2024(e)ko otsailaren 29(a), osteguna

Mensajes del Agua - Bideoklipa




 Gaztelaniako orduetan lan berezi eta erakargarri bat egitea lortu dute ikasleek Macacoren "Mensajes del agua" bideklipa moldatuta. Ikasle guztien artean eta Olaia eta IƱigo irakasleen laguntzaz lan aparta egitea lortu dute. 

Goza ezazue!

2024(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena

KELLESENSA elkartearen bisita

 Inguruneako Eki proiektuaren eta antolatu behar dugun Azoka solidarioaren harira, Tolosaldeako Kellesensako kide diren Ainhoa, Dnene eta Sebasen bisita jaso dugu.



Senegaleko egoera azaldu digute eta urtez urte bertan egiten ari diren lanketa guztia ere bai. Hezkuntza, medikuntza eta emakumeen ahalduntzea dituzte ardatz eta hainbat proiektu jarri dituzte martxan bertan.
Azoka Solidarioan lortuko dugun dirua bertara bideratzea izango da gure helburua, eta horretan burubelarri jarriko gara.





2023(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

Saharako bidaia

 Abenduan Nahi Vitoria ikaskidea eta bere familia (Ana, Andres eta June) Saharara joan dira 7 egunetako bidaia bizituz.

Saharako familiek egunerokotasuna nola bizi duten, beraien bizi baldintzak nolakoak diren eta beste hainbat egoera azaltzeko asmotan, Ana Elosegiren bisita jaso dugu. Bidaian zehar ateratako hamaika argazki erakutsi dizkigu eta ordubete goxo eta atsegin bat pasa dugu bere hitzak entzunez.

Mila esker zuen prestutasunagatik familia!!






Bota punttua! unitateari bukeara eman diote

 LH6ko ikasleek, EKI proiektuko Euskarako Bota punttua! gaiari bukaera emateko bertso emanaldia eskaini diete beraien familiako kideei. Ikasturtean zehar eginiko eta ikasitako bertsoak plazaratzeko garaia izan da, eta Gabonen inguruko gaiaren bueltan aritu dira kantatzen. Ahozkotasuna eta hain gurea den kultura adierazpena landuta, besteen artean, komunikatzeko konpetentzia modu ludiko eta atseginean praktikatzeko aukera ezinhobea izan dute. Eskerrik asko bertsolariei eta bertaratu zareten guztioi.











2023(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

ZIBERBULLINGAREN LANKETA

  LH6ko ikasleek ziberbullingaren inguruko lanketa burutu berri dugu.

Mural handia bat osatu dugu, bertan hainbat alderdi jorratuz:

  • Ziberbulling-a zer den.
  • Erasotzailea eta biktimen jokabideak.
  • Biktimarentzako aholkuak.
  • Sare sozialek duten garrantzia eta horren adikzioa.
  • Prebenzioa eta laguntzeko moduak.
Eitb.eus web orrian dauden bideoetatik informazioa atera, bikoteka elkartu eta lan polit eta interesgarri hau osatzea lortu dugu.