ANOETAKO LH6
2025(e)ko azaroaren 20(a), osteguna
2024(e)ko ekainaren 14(a), ostirala
2024(e)ko ekainaren 4(a), asteartea
IKASLEEN ASEBETETZE GALDETEGIA
Ikasturte amaiera iristear den honetan, urtero bezala LH6, DBH2 eta DBH4ko ikasleei asebetetze galdetegia erantzutea eskatzen zaizue, ikastolako eguneroko lana hobetzeko zuen iritzia jakin nahi dugulako.
Esteka honetan duzue galdetegia.
Mila esker!
2024(e)ko martxoaren 25(a), astelehena
AZOKA SOLIDARIOA
Kellesensa elkarteari laguntzeko ostiralean Azoka Solidarioa ospatu zuten LH6ko ikasleak. Giro paregabea sortu zen bertan eta jendearen erantzuna ere ederra izan zen. Bigarren hiruhilekoari amaiera emateko modu ezin hobea izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren eta beraien laguntza apurra jarri zuten denei!
2024(e)ko otsailaren 29(a), osteguna
Mensajes del Agua - Bideoklipa
Gaztelaniako orduetan lan berezi eta erakargarri bat egitea lortu dute ikasleek Macacoren "Mensajes del agua" bideklipa moldatuta. Ikasle guztien artean eta Olaia eta IƱigo irakasleen laguntzaz lan aparta egitea lortu dute.
Goza ezazue!
2024(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena
KELLESENSA elkartearen bisita
Inguruneako Eki proiektuaren eta antolatu behar dugun Azoka solidarioaren harira, Tolosaldeako Kellesensako kide diren Ainhoa, Dnene eta Sebasen bisita jaso dugu.
2023(e)ko abenduaren 18(a), astelehena
Saharako bidaia
Abenduan Nahi Vitoria ikaskidea eta bere familia (Ana, Andres eta June) Saharara joan dira 7 egunetako bidaia bizituz.
Saharako familiek egunerokotasuna nola bizi duten, beraien bizi baldintzak nolakoak diren eta beste hainbat egoera azaltzeko asmotan, Ana Elosegiren bisita jaso dugu. Bidaian zehar ateratako hamaika argazki erakutsi dizkigu eta ordubete goxo eta atsegin bat pasa dugu bere hitzak entzunez.
Mila esker zuen prestutasunagatik familia!!










